Noam Chomsky. Creando consumidores que acepten ser controlados.
Bideo
Entrevista:
«Si alguien protagoniza hoy una revolución global es el capital»
Monday, February 18, 2019
Friday, November 23, 2018
Alkategaitzaren aurkezpen ekitaldiko hitzaldia
Tolosa, 2018ko azaroaren 22a
Hasteko, alkategai izateko proposamenari baiezkoa
emateko arrazoiak azaldu nahi nituzke:
·
Alde
batetik aurrerapauso pozgarria iruditu zaidalako ni bezalako herritar
independiente bati, ezkertiarra, euskalzalea eta herriko hainbat ekimenetan
inplikatua, baino behin ere inongo talde politikorekin loturarik izan ez dudan
honi, aukera hau eskaini izana.
·
Bestetik, nire profesioan 28 urtez jardun ondoren tarte bat irekiko dut
nire bizitzan herriaren zerbitzurako lanean aritzeko. Tarte hau bukatuta,
berriz ere ekingo diot nire profesioari eta ideia berriak eta guk orain dugun
ilusio berbera izango duen beste talde bati egingo diogu tokia. Formula honekin lan
politiko autonomoagoa eta freskoagoa bultzatu dezakegula pentsatzen dut.
·
Eta azkenik, osatzen ari garen
lan taldeak eta egiten ari garen proiektuak ilusioz gainezka egoteko arrazoiak
eman dizkidalako.
Munduko edozein
bazterreko gizaki ororen nahiak eta desioak berdintsuak direla pentsatzen
duenetakoa naiz. Bizitzaren aurrean, gehienon helburuak nahiko xumeak dira,
oinarrizko beharrak beteta izatea eta arima elikatzeko aukera batzuk izatea
baino askoz ere gehiago ez diogu eskatzen bizitzari: maite ditugunak ondo
egotea, bizitza aurrera eramateko kezka larririk gabe ibiltzea, egunero jatekoa eta janztekoa izatea, etxe
goxo bat izatea, babesa eta maitasuna ematen digun familia eta lagunartekoen
sarea izatea, herrikideekin hartu eman egokiak izatea, lan duina… Bilatzen dugun hori, nahi duzuen
bezala definitu, oreka, zoriona, pakea… bakoitzak gure erara irudikatzen dugu.
Tolosar orok, bizitza duin eta aberasgarri hori aurrera
eramateko aukerak sortzea da gure helburu nagusia.
Gaur Donostian pasa dut
egun osoa, “Justizia Sozialerako Hezkuntza” jardunaldietan. EHbildutik Aurrera
eraman nahi dugun programa ondo definituko lukeen titulua da, “Justizia Sozialerako Politika”.
Gure proposamenak
zehaztasunez azaltzeko unea aurrerago etorriko bada ere, gaur, helburu nagusi
hau lortzeko bidean, nondik-nora abiatuko
ginateke zirriborratu nahi nuke.
·
Herriak bizia izan dezan,
kaleetan mugimendua behar da eta horretan denda
txikiek ekarpen handia egiten dute. Batzuetan ez gara konturatzen herriko dendek
zein garrantzia duten herriko bizitzan. Pentsatu al duzue inoiz nolakoa
litzateke korreo kalea dendarik gabe? Denda eta taberna hauek zerbitzua
eskaintzeaz gain herritarron arteko interakziorako aukerak handitzen dituzte
eta denontzako, baino batez ere adinekoentzat, babes sare ederra osatzen dute.
Aiton-amonek kalera atera eta mugitzeaz gain, batekin eta bestearekin hizketan
aritzeko aukera dute. Mugitzeko eta sozializatzeko aukera honek bizia ematen
die. Udaletik gure esku dagoen guztia egingo dugu merkataritza babestu eta indartzeko.
·
Merkataritzarekin batera, Tolosaldean,
lehen sektorea oso garrantzitsua da
eta hau biziberritzen jarraitu nahi dugu. Produkzioaren antolaketa berraztertu,
produktuei irteera berriak emateko aukerak aztertu, adibidez, eskoletako
jangeletan bertako produktuak kontsumitzeko proiektua. Lehen sektore indartsu
eta jasangarria bultzatu nahi dugu.
·
Merkataritzaz eta lehen
sektoreaz hitz egitean, ezinbestekoa da kontsumo
ohituraz hitz egitea. Ditugun kontsumo ohituren gaineko hausnarketa sakona
egitea funtsezkoa iruditzen zaigu. Denok ditugu gure kontraesanak, baino
importantea da ez ahaztea, egiten
dugun erosketa bakoitza gizarte eredu batera edo bestara garamatzan
ekinza politikoa dela.
·
Gure esku dago herriari horrenbeste argi
eskaintzen dioten sektore hauei babesa ematea.
·
Tolosako eta Tolosaldeko industriaren beharrei
erantzuteko gure eskumenen baitan dauden neurriak bultzatuko ditugu eta
dagoeneko lanean ari diren eragileekin elkarlanean, berrikuntzan sakondu eta
lanpostu berriak sortzeko ahalegin betean ariko gara. Arlo honetan, Lanbide
Heziketako zentroekin dagoen elkarlana sakontzen jarraitzea funtsezkoa
deritzogu.
Industriaz
ari garela, ezinbestekoa da langileen baldintzaz hitz egitea. Aipatu ditugun
eragile guztien elkarlana bultzatuz, oinarri sendoak jarri nahi genituzke,
langile guztiok lan baldintza duinak izan ditzagun.
Hona
iritsita, Tolosaldea Buseko gidariak zoriondu nahi genituzke. 9 hilabete
borrokan aritu ondoren, langile guztio dagozkigun lan baldintza duinak izatea
lortu duzue. Zorionak zuei eta ondoan izan dituzuen herritar eta udal ordezkari
guztiei!
Puntu
honek berebiziko garrantzia du guretzat. Politika neoliberalek indarra hartzen
ari dira azken urteetan. Aberatsak geroz eta aberatsagoak dira eta langileon
lan baldintzak geroz eta gehiago kaxkartzen ari dira. Une honetan lanaldi osoan
dauden zenbait personek gorriak pasatzen dituzte hilabete bukaerara iristeko. Eta hau ez da posible. Guk ez dugu gizarte
eredu hori onartuko.
Progresoa ez da, inora ez garamatzan AHT
bezelako inbertsio megalomanoak egitea. Pentsatu duzue inoiz, AHTren bospasei
kilometro egiteak duen kostuarekin ospitale berria eraikitzerik izango genukela
Tolosaldean?
Progresoa
guretzat, kalitatezko osasungintza publiko eta unibertsala izatea da. Lan
baldintza duinak izatea da. Kalitatezko hezkuntza sistema publikoa izatea da. Gure
behar energetikoak zein hondakinen kudeaketa bide jasangarrietatik egitea da,
besteak beste. Gure bizi kalitatea horien baitan dago.
·
Lan baldintzei buruz hitz egin
dugu dagoeneko.
· Urteak dira, Tolosaldeko
biztanleok osasun sistema publiko on bat izateko aldarri ozena
egiten hasi
ginela. Tolosaldean kalitazteko osasungintza publiko euskalduna behar dugu eta
hhau epe motzean errealitatea izan dadin gure ahalegin guztia egingo dugu.
Azken
aldian aseguru pribatuen publizidadea non nahi ikus daiteke eta “norbaitek”
pribatizaziora jotzeko tentazioa izateak izutu egiten nau. EEUUetan, familia
batean gaixotasun
larri bat agertzean, gaixotasunak berak sortzen duen
larritasunari alderdi ekonomikoa gehitu
behar zaio. Gu bezalako familia batek izan
dezakeen aseguruak gehienetan ez ditu
tratamendu garestiak bere gain hartzen
eta jende askok bere aurrezki guztiak eta batzuetan etxea ere saldu behar izaten du tratamenduari aurre egin ahal
izateko. Gaixotasuna gaindituta ere, familia asko ekonomikoki jota gelditzen
dira eta beste askok zuzenean tratamendurik gabe gelditzen dira. Ikaragarria da
eta… guk ez dugu eredu hori inolaz ere
nahi guretzako. Osasungintzak ezin
du inolaz ere negozio bat izan.
·
Hezkuntzak berebiziko
garrantzia du eta guk ere, halaxe eman nahi diogu.
o Alde
batetik, etorkizuneko herritarren formazioan duen garrantziagatik,
o Bestetik,
kohesio soziala, ekitatea eta elkarbizitza positiboa bultzatzeko tresna
paregabea izan daitekelako, horretarako, ikastetxe guztien arteko ikasleen
banaketa orekatua egin behar da derrigorrez. Aniztasuna errealitate orekatua
izan behar du eskola guztietan eta segregazioa gainditzeko gure esku dagoen
guztia egingo dugu.
o Azkenik,
bizi dugun informazio erauntsiaren aurrean, edo agian desinformazioa esan
beharko genuke, defentsarako dugun
tresna bakarra geure burua janztea eta
gaitasun kritikoa ahalik eta zorrotzen mantentzea da. Manipulazioa, korrupzioa eta injustiziei aurre
egiteko heziketaren beharra dugu. Gure eskubideak eta askatasuna defendatzeko
dugun tresnarik indartsuena izpirituko kritikoa landuko duen hezkuntza sistema da.
o Gazte
teknikoki prestatuak nahi ditugu, dudarik ez izan, baino baita ere gizarte
kezkak dituztenak, mundu hobe baten alde lan egin nahi dutenak eta injustizien
aurrean ahotsa altxatuko dutenak.
· Burujabetza energetikorantz jo
nahi dugu. Tolosan energia garbia sortzeko aukerak ikusten ditugu eta horretarako
neurriak martxan jarriko ditugu. Negua hemen dugu ate joka, eta Tolosako
familia guztiek neguan berogailua pizteko arazorik izan ez dezaten borrokatuko
dugu. Ezin dugu onartu, Tolosan gaur egun, jubilatu bat bera ere, kalefazioa
pizteko zalantzak izatea, hilabete amaieran gastuei aurre egiteko gai izango
ote den beldur delako.
Tolosarron bizitza
atseginagoa egite nahi horretan San Esteban auzoko biziberritzeari ekin behar
zaio. Orain dela 6 urte, EHBildu udal gobernuan zenean, auzotarrekin
elkarlanean auzo berria marraztu zuten: zonalde berdeak, baliabide kulturalak
eta beharren araberako etxebizitza kopurua. Orain, legealdi osoa pasa da eta
orduan aurreikusitakoaren bidetik hasteko asmoa du udalak. 4 urte urte galdu
badira ere, denon artean, neurriko proiektu orekatua burutuko dugu San Esteban
auzoan.
Alde zaharra
biziberritzen jarraituko dugu, pisu hutsak merkatuan alokairu sozialean
jartzeko aukerak aztertu eta gazteei emanzipatzeko bideak erraztu behar
dizkiegu udaletik.
Oinezkoei eta
txirrinduei espazio gehiago eman behar
diegu. Tolosa bizigarriagoa egingo dugu horrela.
Zumardi Txikia bezelako
espazio ederra herritarrontzat berreskuratu nahi genuke. Jakitun gara, hala
ere, hobekuntza guztiak zehar kalteak ere izaten ditutuztela, eta kasu honetan,
kotxeentzako aparkaleku berriak non eta nola sor ditzakegun dugun erronketako
bat izango da datorren legealdian. Lasai eta ondo hartu beharreko erabakiak
dira hauek.
Gizakiok oinarrizko
beharrez gain arima elikatzeko beharra ere badugu. Bide horretan, aisia
modu aberasgarrian erabiltzeko aukerak zabalduko ditugu, kirola, sormena, arte
eta kultura sortu eta gozatzeko aukerak emanez.
Bada orain arte aipatu
ez dudan, eta gure ekinbide guztietan presente izan nahi dugun gaia, berdintasuna. Berdintasuna lortzeko, zoritxarrez,
oraindik bide luzea dugu egiteko eta gezurra
badirudi ere, oso mantso goaz. Denon artean emakumeek pairatzen duten soldata
arrakala gainditu behar dugu eta gizonezkoak zaintza lanetan askoz ere gehiago
inplikatu behar dugu. Emakume askeak gizarte justu batean nahi ditugu. Azaroaren
25a bertan dugu eta ezin ahaztu aurrean dugun drama jasangaitz hau. 2017tik
hona, Euskal Herrian 13 emakume erailak izan dira, bere bikoteak edo bere
bikote ohiak erail dituzte hobeto esanda. Izugarria da. Ezin dugu basakeria hau
onartu!
Berdintasuna eta
jasangarritasuna arlo guztietan kontuan hartuko ditugun zehar lerroak dira.
Badakit gaurkoa
hasierako aurkezpen bat dela eta hasieran esan dudan bezala ezin dugula
zehaztapenetan gehiegi sakondu.
Hala ere, argi dugu
egiten dugun hori nola egin nahi dugun, zein prozesu behar dituen eta zeinekin
batera egin behar dugun.
Tolosa hobetzeko
bidean, beharrak identifikatu, behar horien gaineko analisi sakona egin eta
udal teknikariekin landu behar ditugu, baina betiere herritarrekin.
Tolosarrok sinistu
behar dugu udalak egiten duen horretan ere hitza dugula, badugula zer esan eta
zer egin.
Hemen azpimarratu
nahiko nuke ehbildu alkatetzan egon zen garaian abian jarritako metodologia eta
moduek arrastoa utzi dutela. Pozgarria da ikustea, Tolosako Udalaren
partehartze metodologietan EH Bilduk hasi zuen bidea eta egin zituen
aurrerapausoak, segida izan dutela azken urte hauetan. Oraindik, ordea, badugu
zertan sakondu eta zer hobetu.
Eta hau guztia aurrera
eramateko indarrak batu, kontsentsu zabalak bilatu eta lanean zintzo aritzeko
prest gauzkazue.
Andu Martinez de
Rituerto
EHBilduko Alkategaia
Thursday, July 05, 2018
Wednesday, July 04, 2018
Tuesday, May 29, 2018
Saturday, November 25, 2017
Emakumeen kontrako indarkeriaren gaineko hausnarketa.
- Emakumeen aurkako bortizkeria ulertzeko nahitaezkoa iruditzen zait Galtung-en piramidea ezagutzea eta aztertzea.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna iristean administrazio gehienek kontzientziazio kanpainak egiten dituzte eta hezkuntzaren beharra azpimarratzen da. Batzuen kontzientzia lasaituko da ekimen horiekin baino arazoaren azal-azalean gelditzen direla iruditzen zait.
Zer da bortizkeri kulturala? Gure ohitura, jarrera eta baloreen multzoa da. Bere espresioa jokoetan, jostaiduetan, kiroletan, abestietan, iragarkietan, filmetan... eta nola ez, gure jarreretan ikus dezakegu. Bortizkeri kulturala emakumeen aurkako bortizkeria justifikatu eta legitimatzen duen marko ideologikoa da. Adibideak:
- Emakumea publizitatean:
- Jostailuetan: egun hauetako batean buzoian jasoko duzun katalogoan adibide ugari tipatuko dituzu seguraski.
- Abestietan (jarritako adibideak zure sensibilidadea larriki zauritu dezake, kontuz!):
- Kiroletan. Emakume kirolarien presentzia komunikabideetan oso eskaxa da eta gehienetan deskontextualizatua eta hipersexualizatua. Emakume kirolaria komunikabideetan. (artikulu idaztia) Emakume kirolarien oztopoak (dokumentala).
- Komunikabideetan. La mujer y los medios de difusión.
- Adibideak mugagabeak dira, baino bortizkeri kulturala ez da horretara mugatzen eta gertu-gertu dugu: whathsAppetik lagunen batek txiste matxistak edo emakumea objetu sexual gisa azaltzen diren argazkiak partekatzen dituenean, edo bortizkeria gutxiesten denean edo salaketa faltsuen "buloa" zabaltzen denean. Maitasun erromantikoa, bere mitoak eta ber ezaugarri toxikoak, hala nola, kontrola, zeloak, posesibitatea...
Zer da bortizkeri estrukturala. Talde baten beharren asetzea mugatzen duten egitura fisiko edo antolamenduzkoen multzoa litzateke. Atal honetan, eta emakumeen kontrako bortizkeria adibidetzat hartuta, honako kasu hauen aipatu genitzazkeen besteak beste: emakumeen soldata baxuagoak; formakuntza berdina edo hobea izanda langabe tasa altuagoak; kristalezko sapaia bezala ezagututako fenomenoa, non emakumeak erakunde bateko organigraman gora egitean une batean aurrera egiteko langa bat topatuko duten; emakumeen presentzia eskaxa aginte eta erabakitze postuetan, publiko, pribatu zein politikoetan...
Bortizkeri zuzena. Oso ikusgarria baino ia beti beste bien ondorio, eta tamalez, honen aurrean bakarrik hartzen dira neurriak. Eta kasu honetan ere fokoa erratuz, erasotzailea kontrolatu beharrean biktima da bere bizitza baldintzatua aurkitzen duena...
Bortizkeri zuzena eman ez dadin bortizkeri kulturala eta estrukturalaren oinarrien aurka jo beharko genuke eta horretan, administrazioaz gain, gizonok ardura zuzen-zuzena dugu.
Thursday, October 26, 2017
Monday, October 02, 2017
Aznar y el PP
Tolosa,
febrero de 2004
Aznar,
el PP y estos últimos años me recuerdan más a la España de la dictadura
derivada del alzamiento militar contra el gobierno democrático de la segunda
república (hecho que no deberíamos olvidar) –Una, uniforme, centralista y gobernada
de forma autoritaria y paternalista, sin resquicio para el desacuerdo y con un
control absoluto de las ideologías- que a la España derivada de la Constitución
del 78 y de los posteriores estatutos de las diferentes autonomías.
¿De
qué se ha servido el gobierno del PP, para conseguir una situación como la que
vivimos?
Simple
y llanamente, de la existencia de ETA y del atentado del 11 de septiembre del
2001, pero este último hecho lo han utilizado fundamentalmente para hacer con
algo más de descaro algo que venían haciendo en los últimos años.
El
gobierno del PP ha conseguido llegar a criminalizar a todo un sector de un
pueblo que defiende pacífica y democráticamente otro modelo de relación con el
estado español. Para ello ha utilizado con el mayor de los descaros la mayoría
de medios de comunicación, ha colocado en la cúpula judicial a personas afines
a su ideología con la consecuente pérdida de independencia de este poder
fundamental y consiguiente deterioro de los derechos y libertades de los ciudadanos
(de algunos) y de la democracia y ha conseguido que un auténtico sofisma, como
es hacer creer que quien no está con el gobierno en todos sus postulados en
relación al tema “vasco” (y últimamente también en otros temas) está en contra
de España y de los españoles y pone en grave peligro la convivencia, haya
calado hondo en gran parte de la sociedad española. El seguidismo que ha hecho
el PSOE de estas tesis (el PP ha aprovechado bien lo malparado que salió el
PSOE de su anterior período en el gobierno) también ha ayudado sin duda.
Creo
que ya es hora de que desde el PSOE se empiecen a oír voces críticas con la visión
de estado que tiene el PP. La España de la república no tenía nada que ver con
la España de Franco y la España que quisieron imaginar muchas personas tras la
muerte del dictador no es la del Señor Aznar ni la del PP, que, no lo olvidemos,
no creyeron entonces en la constitución y en el estado de las autonomías y
siguen sin creer por mucho que se les llene la boca con esas palabras. No son nadie
para monopolizar la idea de España.
No
se han parado nunca a pensar que la
actual cúpula del PP está repleta de
herederos del franquismo, en muchos casos familiares directos de altos cargos
de la dictadura e incluso de colaboradores de ésta y responsables directos de
muchos de los crímenes producidos durante la misma, como en el sangrante caso
de Fraga.
¿Cómo
pueden ir de la mano personas a las que una vez finalizada la Guerra Civil
mataron a sus padres, tíos y abuelos y cuyos familiares vivieron bajo el yugo
de todos esos señoritos que no eran otros que los padres, tíos y abuelos de los
actuales mandatarios del PP? Además no deberíamos olvidar que estos
“demócratas” siguen negándose a condenar
el alzamiento militar de Franco y sus posteriores crímenes. Esto si que
deberíamos considerarlo como un auténtico Síndrome de Estocolmo (estoeselcolmo).
El
PP ha conseguido que siendo ETA y los que la apoyan cada vez menos, parezca que
cada día somos más los que les damos cobertura. El PP ha pretendido eliminar a
sus adversarios políticos utilizando la calumnia, la mentira, cerrando medios
de comunicación, ilegalizando partidos políticos, maniatando a su adversario
político directo gracias a ETA (y a la poca habilidad del mismo, todo hay que
decirlo), creando organizaciones fantasma en defensa de la “libertad” y
haciendo una utilización indecente de las víctimas de ETA.
El
grado de protagonismo y la utilización partidista que se está haciendo de estas
víctimas es impresionante. El hecho de ser víctima de una banda terrorista es
terrible, pero eso no te hace ser ni mejor ni peor persona, ni te da ni te
quita la razón y tampoco te hace ser adalid de la libertad. Desgraciadamente,
lo único que reciben las víctimas es dolor, y por ello merecen toda la
solidaridad del mundo, solidaridad entendida como afecto y apoyo moral, no como
carta en blanco para imponer sus ideas.
Cuando
oigo a Savater, a Rosa Díez,... hablar de la imperiosa necesidad de que en este
pueblo todos podamos defender libremente nuestras ideas sin que por ello nos
quemen la casa o el coche o nos peguen un tiro en la nuca; pienso si habrá de
verdad mucha gente que no reivindique eso mismo, y me contesto que no, que
estoy seguro de que son sólo unos pocos descerebrados. Pero cuando les veo
escupir sapos y culebras contra propuestas políticas que se plantean
democráticamente, propuestas en las que se condena implícita y explícitamente
la violencia y que además son reflejo del sentir de una parte muy importante de
este pueblo, me quedo atónito.
Es
curioso que los mensajes de organizaciones como “Fundación para la libertad”,
“Foro de Ermua” o “Basta ya” sean siempre destructivos y de negación de todo
proyecto que plantee alguna alternativa a su inalterable “Constitución-Paraíso”,
aún más, tildan de delincuente y desestabilizador de la convivencia a todo
aquel que no está de acuerdo con determinados aspectos de ese paraíso terrenal.
Bonita libertad la que preconizan.
Es
curioso que por el contrario los mensajes de los llamados nacionalistas (¿Qué
serán los “constitucionalistas”?) en general son mucho más abiertos, menos
agresivos y respetuosos, proponen diálogo y
discusión de proyectos; incluso Batasuna habla últimamente de que lo
importante es el reconocimiento del derecho de autodeterminación ya que la
decisión de hacerlo efectivo es algo que derivará de la decisión del pueblo
(término a definir...).
Hay
dos cosas que deseo en este momento, una que ETA desaparezca y otra,
que despierten de su letargo todas esa personas abiertas, solidarias,
respetuosas, amantes de la diversidad, sensibles con las minorías, dispuestas a
llegar a acuerdos y que creen que la
vida es un devenir continuo que impone una adaptación y una evolución
constantes, como así nos lo ha demostrado durante tantos y tantos milenios.
Andu
Wednesday, March 15, 2017
Saturday, November 28, 2015
Atletismoan egin dudan bidea.
Pasa den astean Gipuzkoako Atletismo
Federazioak kirol ibilbidearen saria eman zidan. Oso eskertuta nago
nitaz gogoratzeagatik, baina era berean harrituta ere, ez baitut
pentsatzen horrelako saririk merezi dudanik.
Atletismoan egin dudan kirol ibilbidea
aztertzen hasita irabazitako dominak edo egindako markak baino
lehenago urte hauetan lagundu nautenak eta egin ditudan lagunak
datozkit burura.
Institutoko azken urtean nengoelarik,
artean 1984a edo izango zen, atletismoak IVEFeko froga fisikoak
prestatzen lagunduko zidalakoan, futbola utzi eta Altamirara abiatu
nintzen. Han ezagutu nituen hasierako urteetan lagun eta
entrenatzaile izango nituen Josetxo Imaz eta Jose Manuel Caballero
(zoritxarreko bi trafiko istripuetan joan ziren lagunak...). Ni
futboleko taldean zerbaitegatik nabarmentzen banintzen gaitasun
fisikoengatik zen. Hala ere, garai hartako Ordiziko atletekin
(“Karratu”, Joseba Bolinaga, Iñaki Imaz, “Pululu”, Victor
Nieto, Angel Pérez, Etor Mendia, Xixio...) entrenatzen hasi eta nire
tokian jarri ninduten; ez nintzen gai beraiekin, edo hobe esanda,
beraien atzetik, 10' ere korrika egiteko. Nik ordun, jende askok bezala,
atletismoa korrika egitearekin lotzen nuen, eta itxuraz, hori ez zen
niretzako... Krosen bat ere korritu nuen. Hasi eta berehala bakar
bakarrik “utzi” ninduten azken postuan. Hura lotsa...
Baino IVEFerako entrenamendu ona izango
zelakoan hor jarraitu nuen, “sufritzen”. Entrenatzen genbiltzan
horietako egun batean pistetatik “Bartolo” azaldu zen. Bera
ezagutu ez arren bere berri banuen, dohai fisiko paregabeak zituen
atleta zen eta ordurako 2 metro saltatuak zituen altueran.
Koltxonetara gerturatu eta berarekin bi ordu baino gehiago saltatzen
pasa nituen. Ederki pasa nuen eta zenbat saltatu nuen gogoratzen ez
badut ere, gogoan dut Bartolok zenbat animatu ninduen. Bartolo ere
zoritxarreko kotxe istripu batean joan zen oso gazte zelarik...
IVEFen sartu aurretik 1.80 m. inguruan
saltatu nuen. Gasteizen atletismoko irakaslea Ramón Cid zen eta
ordurako entrenamenduaz zerbait gehiago nekienez konturatua nintzen
nik egiten nituen entrenamenduak altuera saltatzeko ez zirela
egokienak. Josetxo Imazekin hitz egin eta Ramoni ea entrenatuko ote
ninduen galdetzeko esan zidan. Ni lotsa-lotsa eginda halaxe egin nuen
eta Ramonen eskuzabaltasunari esker berarekin entrenatzen hasi
nintzen. Urte hortan (1986?) IVEFeko errugbiko taldean ere jolastu
nuen eta atletismoko eta errugbiko entrenamenduak zirela, nire indar
maila asko hobetu zen. Saltatzen ere antzematen hasi nintzen,
ordurako 1.88 m. saltatu nuela uste dut. Hala ere, oraindik ez nuen
nire burua hori baino askoz ere gehiago saltatzeko gai ikusten, baino
pista estaliko Euskadiko txapelketa batean (1987) eta aurreko egunean
errugbiko partidua jolastu ondoren, 1.96 m. saltatu nuen eta bigarren
gelditu nintzen. Oraindik gogoratzen dut sentitu nuen poza, sinistu
ezinda nengoen. Inflexio puntu bat izan zen. Ordutik 1990a arte
saltatu nuen guztietan 1.95etik gora saltatu nuen. Ez dakit garai
hartako emaitzak federazioan gordeak egongo ote diren baino gustatuko
litzaidake jakitea zenbat aldiz saltatu ote nuen 2 metro baino
gehiago. Hamar baino gehiago izan zirela esango nuke, baino ezertxo
ere apuntatzen ez nuenez... Gogoratzen ditudanak, alde batetik, nire
markarik hoberenak dira, 2.03 m. pista estalian eta 2.05 kanpoan eta
bestetik, nire “lorpen” hoberenak: “promesa” mailan 1987an
eta 1988an Españako txapelketetan lortutako zilarrezko dominak. Urte
oso politak izan ziren. Garai hartako bi arantza txiki ditut, alde
batetik froga gehiagotan parte hartu ez izana, luzera, hesiak eta
pertiga egin nituen noizbait baino oso gutxitan. Pentsa, beterano
bezala hesietan lortutako marka ia berdindu nuen... Eta bestetik ia beti
bakarrik entrenatu izana. Urte batean Alfonso Azurzarekin entrenatu
nuen baina ordurako ni jada ez nintzen oso serio entrenatzen ari.
Horregatik gazteei beti esaten diet jolasteko eta froga desberdinetan
parte hartzeko eta ahal dela taldean egin dezatela. Garai hartako
atleta asko lagun ditut oraindik ere: Alfonso bera, Iñaki Gonzalez,
Javi San Adrian, Edu Arzak, Antonio Gordillo, Andoni Anabitarte,
Mikel Arbeloa, Jose Alberto Quintano, Jose Luis Irizar, Xabi Arratibel, Ana Ugarte, Amaia Sarasua, Valentin
Rocandio, Juanjo Prado...
1990ean edo 1991n atletismoak gehiegi
eskatzen zidala sentitu nuen. Ordurako mendiko ekintzak asko
erakartzen ninduten eta lagunak eskalatzera edo trabesiaren bat egitera
zihoazen bitartean nik etxean edo konzentrazioren batean gelditu
behar nuen entrenatzen. Zertarako? Ozta-ozta Españako
txapelketetarako minima egiteko. Gauzak horrela atletismoko
entrenamenduak utzi eta mendiko ekintzetan oinarritu nuen nire kirol
jardun osoa. Nahiz eta ez entrenatu, urte batzuk eman nituen urtean
behin pistetara gerturatzen taldekako Euskadiko txapelketan parte
hartzera Ordiziako taldea ordezkatzen.
Inoiz ez nuen pentsatuko atletismoa
egitera itzuliko nintzenik, baino bizitzak bide izkutu ugari ditu eta
halako batean, 2006ean Jon Etxeberriak deitu zidan. Txindoki ATn
norbait behar zuten taldekako Euskadiko txapelketan altuera egiteko.
Parrez, nitaz gogoratu izana eskertu nion baino 15 urte inguru
neramatzala saltorik egn gabe kontuan hartzeko esan nion. “Hi
sasoien hao, seguro primeran egingo dekela!” bota zidan. “Behintzat
salto bat egin ezak, puntuatu eta kitto”. Eta hala itzuli nintzen
pistetara, hezur guztiak bere tokitik aterako zirela pentsatuz. Nire
sorpresarako, oso gustora sentitu nintzen eta 1.70 m saltatu nuen!
Aste batzuk beranduago Gipuzkoako txapelketan parte hartu nuen, eta
hara non, nire lehen Gipuzkoako txapelketa absolutua iarabazi eta 19
urtetara berriz ere txapeldun 1.82 saltatuta! Urte hauetan Peñarekin gaztetako harremana berreskuratu nuen ere...
Sasoi haietan beteranoen txapelketen
berri izan arren, Armando Roca ez da alferrik ba nire emaztearen
osaba, ez zitzaidan bertan parte hartzea burutik pasa ere egin. Hala
ere, kuriosidadez nire adinekoek zenbat saltatzen zuten begiratu nuen
eta hara non, Españako lehena nintzela!
Berriz ere entrenatzen hasi nintzen.
Gauzak azkarregi egin nahi horretan, lesioren bat ere izan nuen, baino nire burua berriz ere ezagutzen hasi eta entrenamenduak egokitu
eta hobeto eginez azken 10 urte hauek ia minik hartu gabe joan dira.
Lehen aipatutako gaztetako arantza horietako bat behintzat atera dut.
Nik orain atletismoa jolas bezala hartzen dut eta horregatik froga
desberdinetan gustatzen zait parte hartzea, salto
ezberdinak, pentatloia eta lasterketa motzen bat. Muga bakarrak nire
gaitasuna eta mina hartzeko arriskuak dira. Urte hauetan txapelketa
batzuk irabazi eta Europako bi txapelketetan brontzezko bina domina
lortu ditut, baino niretzat bigarren garai honetako gauzarik ederrenak
atleta-lagun mordoa ezagutu izana (gazte eta ez horren gazte), garai
bateko lagunak berriz ere agurtu izana eta batez ere, nire seme-alabak
atletismoan murgilduta ikustea dira. Pasa den urtean taldekako
Euskadiko txapelketan, nire bi alaba zaharrenak eta hirurok parte
hartu genuen Tolosako koloreak defendatuz. Oso-oso ederra izan zen.
Gaztetako etaparekin alderatuz badago
beste alderdi positiboa, lehen, entrenamenduen seriotasuna eta nire
espektatibak zirela eta, oso-oso zentratua nengoen atletismoan eta ia
horretarako besterik ez nuen nire burua prestatzen. Orain berriz,
atletismoa egin, ahal dudan guztietan eskalatu edo mendiko eskia
egin, boleibolen jolastu, patinetan ibili... Gustatzen zaidan guztia
egiten dut eta ahal den neurrian Izaskun, nire emaztea, nire
seme-alabak eta lagun onez inguratuta.
Eta hemendik aurrera zer? Ba berdin
jarraitu. Errendimendua eta osasunaren arteko oreka bilatu ahalik eta
bizitza aktiborik luzeena izateko.
Mila esker bide honetan lagun izan
zaituztedan guztiok eta sari hau merezi nezakeela pentsatu duzuenoi!
Monday, July 27, 2015
2015eko otsaila Donostia
Altuera
60 hesiak penta 9"80"
Wednesday, November 10, 2010
Tuesday, April 20, 2010
Saturday, June 06, 2009
Thursday, June 04, 2009
Subscribe to:
Posts (Atom)


